Albisteak

 

Udalak Santa Luziako antzinako eskolen eraikina jakintza-arlo anitzetako kultur ekipamendua izateko birgaituko du. Egokitzapen eta hobekuntza lanak azaroan hasiko dira eta bi hilabeteko epean amaituko dira. Bi solairutan bananduta dauden eraikineko 290 metro karratuko azalera eragingo dute. Beheko solairuko 56 metro karratuetan nagusientzat tokiak egokituko dira, eta bertan mahaiko jolasak eta telebista egongo dira. Gainerako tokiak prestatuko dira irakurtzeko, erakusketak gauzatzeko, proiekzioak egiteko edo hitzaldiak emateko, besteak beste. José María Gorroño Gernika-Lumoko alkatea pozik agertu da, Lurgorri Elkarteak aurkeztutako proiektuarekin “auzoko biztanleen erabilerarako eta disfrutatzeko kalitatezko toki egokia egoteko aukera ematen duelako”.

Jarduera honen aurrekontua 42.472,89 eurokoa da. Proiektu hau duela 3 urte sortu zen”15.000 metro karratuko urbanizazioa egin zenean eta aisialdirako eremu berde bihurtu zenean, eta horren ondorioetako bat izan da, baseliza eta eskolaren eraikinak balioz hornitu direla” adierazi zuen Gorroñok. Hobekuntza hauek baselizaren eraikinean komun publikoak eraikita osatu ziren.