Albisteak

 

Abian da berriz, urtero bezala Gernika-Lumoko Kultur Etxean Sexologia Orientazio Zerbitzua. Bere helburua da sexua eta sexualitatearen bizipenean modu onuragarriak bilatzeko zerbitzua ematea.

Sexare zerbitzuaren bidez, udalerriko gazteei laguntzen diegu modu partikularrean ezagutu, onartu eta adieraz daitezen, horrela bestearekin harremanak izateko modu onuragarriena bilatzeko. Guztira, 223 pertsonak jaso dute orientazioa, 126 emakumeak izan dira eta 97 gizonezkoak. Adinaren arabera, gazteena 15 urtekoa izan da eta helduena 56 urtekoa. Gazteei zuzendutako zerbitzua den arren, familia eta profesionalak ere hurbildu dira. Aldi berean, SEXARE zerbitzuko arduradunak, batez-besteko 160 gaztek parte hartzen duen “Sexuen heziketa programa” lantzen du udalerriko ikastetxeetan.

Ildo honetan, orientazioa bideratzeko bi eredu izaten dira kontuan: kontsulta eredua eta teknologia eredua, hain zuzen ere.

Kontsulta ereduari dagokionez, asteartero 18:00etatik 19:30etara Gernika Lumoko Gazteentzako Informazio Bulegoan gazte senitarteko eta profesionalentzako arreta zuzena eskeiniko da. Emakumeak, aurrez-aurreko arreta (kontsulta eredua) bilatzen dute, gizonezkoak aldiz, korreo elektroniko edota chat-aren bitartez (teknologia eredua) kontaktatzen dira.

Bideratutako kontsultei dagokionez, urtero kasu ezberdinak jasotzen dira baina orokorrean gazteen artean jorratutako gaiak, desioaren orientabidea, bikote harremana hobetzeko orientabideak, plazerra eta plazer-eza inguruko galderak, haurdunaldiak ekiditeko metodoak, sexu bidezko infekzio eta gaixotasunei buruzko kexak izan dira. Aldiz, zerbitzura hurbildu diren familia eta profesionalek, gazteak eta heziketarekin zerikusia duten kontsultak egin dute.

Teknologia berriek aholkularitza ekintzak burutzeko aukerak zabaldu dituzte, besteak beste, korreo elektronikoa, chat eta bideokonferentziak… Sexare zerbitzuak orientazioa on line eta telefonoz egiteko aukerak zabaltzen ditu:

Telefono zenbakia: 644.89.96.61 eta 94.627.02.15
Skype: Orientazio.zerbitzua
Posta e.: sexare@yahoo.es
Facebook: Orienta zerbitzua eta @SEXARE Gernikako orientazio zerbitzua
Instagram: sexorienta (Orienta Zerbitzua)
Twitter: Sex Orienta (@sexorienta)