Albisteak

 

Segundo Olaeta Musika Eskolak hiribilduan txistuari susperraldia emango dio. Azarorako musika eskolak antolatutako ikastaroaren bitartez, errazago izango da sentimenduz eta kulturaz beteta dagoen tresna hau jotzen ikastea. Helduei zuzendutako ikastaro hau, taldeka emango da, astean ordu betez, eta demandaren arabera, astean zehar programatuko da.

Baina Segundo Olaetaren asmoa erromantikoagoa da, txistulari taldea sortu nahi duelako. Miren Maiteder Olano Segundo Olaeta Musika Eskolako zuzendariaren hitzetan helburua da “gaztetan kalejirak gauzatzen zituzten txistularien parte hartzea lortzea, antzinako errepertorioak berreskuratzeko, eta bestelako gizarte harremanetan elkartruke kulturaletan parte hartzea”.

Ekimen erakargarri honetan parte izan gura dutenek, eskolako hurrengo telefono honetara deitu ahal dute: 946270214.