Albisteak

 

José María Gorroño Gernika-Lumo Alkateak K´Danses izeneko Dunkerqueko dantza taldeari harrera egin zion Udaletxean. Talde hau Ross lokaleko dantza taldearekin gizarte harremanak indartu eta elkartrukatze kulturalak gauzatzeko etorri da gure herrira. Hiribilduak jasandako bonbardaketaren gaineko koreografia da gauzatuko duten ekimena. Herrian zehar ibili dira, ibilbide turistikoa egiten, Bakearen Museoa, Juntetxea eta Europa Parketa bisitatu dituzte, besteak beste.

Ekimen honen helburua da, gerra gatazkak jasandako hiriek osatzen duten Memoria Hiriak nazioarteko sarean integratzea. Bertan dauden hiriak San Petesburgo, Rostock eta Hiroshima dira beste batzuen artean.