Albisteak

 

Herriko tokirik adierazgarrienetariko bat den Pasealekua goitik behera birgaitzeko lanei azaroan ekingo zaie. Proiektu honen aurrekontua 723.147,32 eurokoa da eta bost hilabeteko epea jarri da gauzatzeko. Burutuko diren obrak ondorengoak izango dira: gune hau goitik behera birgaitu eta, gaur egun duen konfigurazioa mantenduta, dituen esparru publikoak baliatu erabilgarriagoak izan daitezen.

Gaur egungo sarrera guneak hobetzea aurreikusten da, irisgarritasun araudiari egokituz, eta gune desberdinetan ibili ahal izatea erraztea, arboladia mantenduta. Horretarako, gaur egun kaltetuta dagoen asfaltozko zorua aldatuko da, eta granitozko harlauzaz egindako zorua jarriko da inguru horretako 4.207 m2-etan. Horrez gain, hiri altzaria ere aldatu egingo da.