Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak Berdintasunerako Zerbitzua jarri du martxan. Zerbitzu hau erabili ahal izango da astelehen, astearte eta asteazkenetan 08:00etatik 14:30era. Bertan emakumeei beraien gizarte eskubideak, errekurtsoak eta dituzten prestazioak zein diren adierazten zaie, emakume eta gizonen arteko desberdintasunen gaineko sentsibilizazio kanpainak diseinatu, emakumeen dituzten oztopoak, eskaerak eta beharrizanak aztertu, hezkuntza zentroekin sentsibilizazio kanpainak koordinatu eta Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera indarkeria pairatzen duten emakumeei berehalako arreta emateko behar diren zerbitzuak sortzen eta bermatzen dira. Horrez gain, ostegunetan eta ostiraletan, 09:30etik 14:30era; arreta psikologikoa ere eskaintzen da. Era berean, Berdintasunerako Zerbitzuak Gernika-Lumoko Berdintasunerako Batzordea eta udalerriko berdintasun politikak suspertuko dituen Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako III. Udal Plana ere koordinatuko ditu.

Oro har, zerbitzu honen funtzioak, aholkulari lanak, laguntza lanak eta udaleko eta beste erakunde batzuetako diru-laguntzak kudeatzeko lanak gauzatzea da, eta emakumeei aldi baterako harrera zerbitzuak eskaintzea ere bai (harrera etxeak, tutoretzapeko etxebizitzak…).

Zerbitzu hau Artekalea 8, 3. solairuan dago kokatuta. Informazio gehiago lortzeko interesa dutenek ondorengo telefonora deitu ahal izango dute: 94 625 70 90.