Albisteak

 

Iurretako Mari Carmen Abendibarrek iazko tituluari eutsi dio, aurtengoan ere eme eta ganadutegi onenaren kategorietan nagusi izanik. Bestalde, Jon Koldo Bikandik jaso zuen lehenengo saria idiskoetan.

Bizkaiko piriniar ganadutegien sendotasuna bermatuta dago. Arraza horretako 120 abelburuk hartu zuten parte Euskadiko 33. Txapelketan.

Iurretako Mari Carmen Abendibar izan zen protagonista azokan, txapelketako bi sari nagusi jasota. Emeen eta ganadutegi onenaren ataletan lortu zituen lehenengo sariak eta epaileen esanetan “nabarmendu behar arraza itxura aparta eta abere-taldearen homogeneotasuna“.

Iurretako Jon Koldo Bikandik ere iazko arrakasta errepikatu zuen, baina oraingoan idiskoen kategorian lortu zuen saria, iazkoan ganadutegi onenarena lortuz.