Albisteak

 
Kultur Etxeak diskoak argitaratzeko laguntzak emateko deialdia zabaldu du, CDetan edo binilozkoak. Laguntza 3.000 eurokoa izango da guztira. Ekimen honen helburua da sormenari eta kulturari susperraldia ematea. Gainera, tokiko musika taldeei lagunduko zaie eta musika-arte adierazpen berriei atea irekiko zaie.
 
Laguntza hau zuzenduko zaie, taldeko partaideen gutxieneko %50 Gernika-Lumon erroldatuta egonez gero, eta laguntzak eskatzeko epea urriaren 15ean bukatuko da.
 
Era berean laguntza hau eskatu ahal izango dute, aurten disko bat beraiek argitaratu badute edo egingo badute; edo beraien jarduera musikala herriko musika-tokietan burutzen badute: Segundo Olaeta Musika Eskola, Kultur Etxea edo Iparragirre Rock Elkartea, besteak beste. Lizeo antzokian gauzatuko den ongintzazko kontzertuan ere parte hartu behar izango dute. Interesa dutenek udaleko web orrian www.gernika-lumo.net aurkitu ahal izango dute informazio gehiago.