Albisteak

 

Uharte kaleko 21a eta 23aren arteko urbanizazioa konpontzeko lanei ekin die Udalak, Idurgo lantegiaren aurrean. Jardueraren helburua errepide-zorua konpontzea da, 25 cm-ko jalkitzeek hainbat lekutan arrakalatu egin dute eta. Arrakalak 50 metro eta zabalerako 4 metroko azaleran agertu dira. Konponketa gauzatzeko, azterlan geoteknikoa gauzatu da, eta honek apurtzearen arrazoiak zein diren adierazteaz gain, konponbidea emateko neurriak ere zehaztu ditu.

Burutuko diren lanek hiru hilabete iraungo dute eta ondorengoak izango dira: zorua egonkortzea hormigoi armatuzko harlauzez eta ainguratzez, eta horrez gain, zolarria eta zoladura berria ere jartzea. Obra honen aurrekontua 175.031,24 eurokoa da.