Albisteak

 

Urrian zehar bi semaforo jarriko dira martxan San Fidel ikastolaren inguruan eta Urkieta kalearen aurrean, inguru horretako bide segurtasuna hobetzeko eta oinezkoen eta ibilgailuen mugimenduak ordenatzeko.

Bideak hobetu

Jarduera honekin batera Udalak segitzen du herriko bideak konpontzen. Oraingo honetan, San Fidel ikastola eta San Juan Kalearen artean; Lorategieta auzoan 10 zk.tik 20 zk.rako atarien artean; Santa Luzian 46 zk.tik 48 zk.rako atarien artean; eta Goikoibarrako eremu industrialean 16 zk.tik 33. zk.ra artean. Jarduera hauek aurrera eramateko aurrekontua 102.380 eurokoa da.