Albisteak

 

Ekimen orokor baten barruan txertaturik dagoen azpiekintza modura planteatzen dugu “APROBADIE”, hau da, “11 egun euskaraz” 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra garatuko denerako beroketa, “ahobizi”-ak eta “belarriprest”-ak bitarteko.

Beraz, kontuan hartu behar ekimenaren helburu orokorra (“herritar euskaltzaleak aktibatuta, hizkuntza ohiturak aldatzea”) eta helburu zehatza (“Euskaltzaleak aktibatu beren egunerokoan euskaraz bizitzeko urratsak eman ditzaten”).

Horiek horrela, “APROBADIE” egitea ontzat hartu zen egitasmoaren kronograman eta, zehazki, egun bateko jarduera hori 2018ko urriaren 6an egitea erabaki zen, Gernika-Lumon urtero izaten den Euskal Jaiaren magalean.

Antolaketarako eta zabalkunderako oinarrizkoak izango dira udalerriko hainbat eragilek sortu dituzten HAMAIKAKOAK, 30 guztira.

Esperientzia pilotu hau baliagarria izango zaigu Euskal Herri mailan izango den “11 egun euskaraz” ekimen erraldoia ondo antolatzeko (azaroaren 23tik abenduaren 3ra) eta bere zabalkundea egiteko. Espero dugu “aprobadie” izatea azaroko ekimen handirako leihoa eta hartarako herritarrak izena ematera animatzeko modua.

Bi euskarri mota erabiliko dira (prentsa ohar honekin batera doaz):

  • Pegatinak, “ahobizi”-ak eta “belarriprest”ak identifikatzeko. Eskuragarri NON? Kultur Etxean, Turismo bulegoan, Kiroldegian, Aita Villasante Udal Eskaltegian eta Gernikako AEK euskalegian.
  • Kartelak: eragileei bidaliko zaizkie eta kalean zehar ere jarriko dira.

Beste barik, urriaren 6an lurra samurtu, zutoina jarri eta “azaroaren 23tik abenduaren 3ra” euskararen arbola sendotu gura dugu Gernika-Lumon…

Euskara ondo edo erdizka jakin, erabili! Animo herritarrak!

Sustatzaile batzorde kideak eta hamaikakoen zerrenda:

Irakaskuntza (6):
Gernika-Lumoko Institutua
Allende Salazar Ikastetxea
Barrutia ikastetxea
Mertzede ikastetxea
San Fidel ikastola
Seber Altube Ikastola

Euskalgintza (5):
“HITZARGUNE” kanpainako partaideak (merkat/enpresa/elkarte)
Aita Villasante Udal Euskaltegia
Gernika-Lumoko AEK
Berbalagun egitasmoko partaideak
Busturialdean Euskaraz Bizi elkartea

Erakunde publikoak (5):
EA eta EAJ-PNV udal taldea
Gernika-Lumoko EHBildu
Kirol Patronatuko langileak
Kultur Etxea Fundazioko langileak
Gizarte Zerbitzuetako Busturialdeko Mankomunitatea

Lan mundua (6):
Maier Kooperatiba
Ekin-Bizkargi Autoak enpresa
Gernika-Lumoko Udaleko langileak
LAB sindikatua
ELA sindikatua
Merkatari eta ostalari Elkartea

Kirol elkarteak (4):
Kosnoaga igeriketa elkartea
Saski-baloi Elkartea
Arkupe Pelota Elkartea
Gernika Rugby Elkartea

Kultur elkarteak (4):
Andra Mari korala
Gernika-Lumoko Kantagunea elkartea
Astra
Batzokiko Txara-Txara elkartea

Kartela (PDF 460KB)