Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak martitzenean, 2018ko irailak 25a, Bilbon gertatutako emakume baten hilketa matxistaren aurrean bere gaitzespenik irmoena azaltzen du eta bere doluminak eta elkartasuna adierazten die senideei eta biktimaren hurbilekoei.

Erailketa hau ez da hilketa isolatu bat, egungo jendartean bizi ditugun sexuen arteko botere harremanen ondorio zuzena baizik. Indarkeria matxistak  heteropatriarkatuaren tresna nagusi izaten jarraitzen du eta emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dute erakusten.

Honek berriro dakarkigu gogora hala instituzioek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraituko dugu.

Udal honetan ez dugu onartzen emakumeen eskubideak bortxatzen dituen indarkeria sexistaren inolako adierazpenik ezta inolako jarrera sexistarik ere. Beraz, Gernika-Lumoko Udalak bat egiten du gaur irailak 27, arratsaldeko 19:30etan Merkurion egingo den kontzentrazioarekin.