Albisteak

 

Lanbide Ekimenak tokiko garapenerako erakundeak aurrez aurreko hiru ikastaro berri antolatu ditu Busturialdeko langile autonomoei, PYMESei eta pertsona ekintzaileei zuzendutakoak. Ikastaroak urritik aurrera izango dira.

Jarduera hauen helburua da eskualdeko enpresa sarearen konpetentzia-maila handitzea, horretarako zeharkako trebeziez jabetzeko aukera eskainita. Gainera, enpresa eta ekintzaileei gaur egungo tresnak erabiltzeko aukera ere eskaintzea, lehenengo egunetik jar ditzaten martxan.

Ikastaroak WhatsApp eta mailingaren gainekoak izango dira, produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko, Wordpress gunearen bitartez web orrien diseinuari buruzkoak eta enpresaren egoera ekonomiko eta finantzarioa aztertzeko programa baten ingurukoak.

Ikastaroen datu zehatzak:

Prezioak: 15 eta 60 euroren artean daude.

Ordutegia: 14:30etik 17:30era.

Tokia: Gernika-Lumoko bulegoetan.

Matrikula epea irekita dago eta izena ondorengoetan eman daiteke: