Albisteak

 

Adierazitako kanpaina honi ekainean eman zitzaion hasiera, sustatze-spot bat grabatuta, merkatariek beraiek izan zirelarik protagonista eta urte bukaeran ikusgai egongo dena. Orain spotaren osagarri izango da Gernika Txartela duten hiritarren artean poltsak banatzeko ekimena. Ekimenak duen beste helburu bat izango da plastikozko poltsak gero eta gutxiago erabiltzea, izan ere, merkataritza establezimenduetan debekatu egin da plastikozko poltsak dohainik ematea.

Banaketa datorren astelehenetik aurrera egingo da, irailak 17, eta poltsak bukatu arte iraungo du. Udaletxeko beheko solairuan dagoen Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) banatuko dira. Interesa dutenek NANa eta Gernika Txartela eraman behar izango dute.

Ekimen honek merkatari txikien baloreen isla izan nahi du, hurbiltasuna, zerbitzu pertsonalizatua, eta konfiantzazkoa, establezimendu hauetan kontsumoa suspertze aldera. “Nik Gernikan” leloa poltsetan inprimatuta, hurbiltasunezko merkataritzak eskaintzen duen baikortasuna islatzen da. Horrez gain, merkataritza-kanpaina honek kontsumitzaileei itzuli gura die beraiek emandako konfiantza.