Albisteak

 

Gernika-Lumoko Ekimeneko sailak emakumezkoen lehenengo futbol eta errugbi lehiaketa lehenengoz antolatu du. Urbietako instalazioetan burutuko da, datorren larunbatean, irailak 15, 10:00etan. Guztira zortzi taldek hartuko dute parte. Futbol-taldeak ondorengoak izango dira: SD Amorebieta, Ezkurdi KT, CD Vitoria eta Urdaibai FT; eta Errugbiko taldeak hurrengo hauek: Getxo Rugby Taldea, AVIA Eibar Rugby Taldea, Universitario Bilbao Rugby Club eta Gernika Rugby Taldea.

Beraz, lehiaketa bakoitza lau taldeen artekoa izango da, hau da, kirol mota bakoitzeko talde guztiek jokatuko dute beraien artean, eta partiden iraupena 30 minutukoa izango da futbolerako eta 20koa errugbyrako.

Kirol ekimen honek emakumearen papera aldarrikatu gura du eta kirolaren arloan berdintasuna suspertu. “Kirolak sexuaren, arrazaren, erlijioaren eta nazionalitatearen oztopoak gainditzeko ahalmena daukalako. Kirolean aritzen diren emakumeek genero estereotipoei aurre egiten diete, jarraitzeko moduko eredu bihurtzen dira eta emakumezkoak eta gizonezkoak berdintasun mailan jartzen ditu. Ikustea urratsa ematea da izatea lortzeko” Leire Bidaguren Gizarte Ekimeneko Zinegotziaren hitzetan.