Albisteak

 

Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak Zentroak zuzendari lanetarako lan-poltsa sortuko du. Interesa duten guztiek eman ahal izango dute izena irailaren 14tik aurrera, BAOn argitaratu eta gero. Lan-poltsa gauzatzeko erabiliko den sistema lehiaketa-oposizio publikoa izango da.

Zuzendariak bete behar izango dituen funtzioen artean hurrengo hauek daude: besteak beste, zerbitzuak eta dependentziak zuzendu eta ikuskatu, organismoaren ordezkaritza administratiboa egin, gauzatutako zerbitzu eta jardueren txostena urtero idatzi, edo erabiltzaileen iradokizunak eta erreklamazioei erantzun.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko ondorengo unibertsitate tituluren baten jabe izan behar da: Enpresen Administrazioa, Ekonomia edota Industria-ingeniaritza, eta, gainera, euskara mailari dagokionean 3. HE egiaztatzea.

Informazio gehiago lortu gura dutenek webgune honetan begiratu ahal izango dute hurrengo helbidean.