Albisteak

 

Kirol Patronatuak 2018-2019 ikasturterako matrikula egiteko epea ireki du. Ikasturteko ikastaroak urritik ekainera garatuko dira. Guztira umeei, gazteei zein helduei zuzendutako jarduerak 21 izango dira. Umeei begira antolatu direnak judo, karate, eskalada eta skate izango dira.

Gazte eta helduei begira antolatu diren ikastaroak mantentze gimnastika, zunba, kardiobox, pilates edo aquagym izango dira.

Gimnastika erritmikoa, skate, judo, karate, skate, defentsa pertsonala, pilates, pilota eskola, hipopresiboak eta eskalada ikastaroetan izena emateko epea irailaren 10etik 16a arte izango dira. Hala ere, izena emango duten pertsonen kopurua zabaldutako eskaintza baino handiagoa bada, 18an zozketa egingo da, 12:00etan, Santanape Kiroldegian. Zozketaren emaitzak irailaren 21ean argitaratuko dira.

Mantentze gimnastika, zunba, GAP, kardiobox, pilates aquagym, body training, biking, fitness funtzional, hirugarren adina, aquarunning, TRX eta body stretching ikastaroetara joan ahal izateko bonuak irailaren 24an jarriko dira salgai, 09:00etan. Prezioak direla eta, merkeena 18 eurokoa da eta garestiena 185 eurokoa, kirolaren arabera. Dena den, abonatuta daudenei prezioak txikitu egingo zaizkie.

Ikusi ikastaroak eta izen-emate orria