Albisteak

 

Helduentzako Hezkuntzarako Zentroak (EPA) hurrengo ikastarorako matrikula epea ireki egin du. Izen emateak irailaren 14a arte egin ahal izango dira. Eskainiko diren ikastaroak ondorengoak izango dira: alfabetatzea, arte eta literatura solasaldiak, informatika eta ingelesa, besteak beste.

Adierazitako ikastaroez gain, atzerritarrei begirako zikloa ere burutuko da, euskaraz eta gaztelaniazko alfabetizazio maila lortzeko, eta 25 urtetik gorakoentako unibertsitatera joan ahal izateko egitarau arautuak ere bai.

Informazio gehiago gura izanez gero, deitu ondorengo telefonoetara: 94 627 00 25 eta 94 627 01 57.