Albisteak

 

Esan bezala, jatorrizko erraldoiak suntsituak izan ziren 1937ko apirilaren 26an, bonbardaketa egunean. Erraldoien lehenengoko generazioa, hiru bikotez osatuta zegoen eta XIX. mendearen bigarren erdialdean fabrikatu ziren. Bigarren generazioan, 1915ean, erraldoiek hiru kontinenteetako erregeak errepresentatzen zituzten (Europa, Asia eta Afrika); eta hauek ziren, gargantuarekin batera,  suntsituak izan zirenak. Hirugarren generazio bat ere egon zen gerrate ostean, 1946tik aurrera, gaztelera-itxuradun errege eta erregina bat, hain zuzen ere; eta laugarren bat, bikote bakarrekoa, errenazentista garaiko janzkeraz, buruhandiez eta zaldikoez inguratuta. Azken hauek Pedro Goirienaren tailerrean eginak 1984an.

Historiari erreparatuz, beraz, Gerrate Zibilean, bonbardaketa egunean, erre zirenak berreskuratzea erabaki du Udalak; horiek erraldoiek jai giroa alaitu baitzuten bere sasoian eta hori da hona, gure herria, gogora ekarri nahi duguna.