Albisteak

 
Gernika-Lumoko Alkateak omenaldia egin dio gaur José Iglesias jaunari, hiriko ehun urtetik gorako biztanleetako bati, 103 urte bete dituenean.

Omenaldi horretan senitartekoak, Alkatea eta Iñaki Gorroño Alkate-ordea egon dira eta aukera izan dute Iglesias-ekin solasean egoteko; 1915ean Galizian jaioa da eta Alkateari bere bizitzako gertakariak kontatzeari ekin dio eta eskerrak eman ere bisitagatik. Bere bi semeak, suhina eta bi bilobak izan dira bertan.