Albisteak

 
San Juan Ibarran izan ondoren, “Hizkien etxola” liburutegi ibiltaria Santa Luziara hurbilduko da. Bizkaiko lehenengoz garatzen den ekimena izanik, udalerriko leku desberdinetan garatuko da udaroan, irakurzaletasuna eta mahai-jokoak sustatzeko herritarren artean. Aukeran izango dira katalogo bateko hainbat liburu, eguneko prentsa edota aldizkari asko.

Gainera, kokatzen den lekuan mahaiak izango dira irakurtzeko edo mahai-jokoak erabiltzeko. Hori guztia, kalean bertan.

Etxola kolorezko apaingarriez jantzita dago eta udalerriko parkeak eta egon-lekuak zeharkatuko ditu, jarduera kontrolatzeko arduradun baten menpe.

Leku bakoitzean bi astebete inguru egingo ditu eta ordutegia goizeko 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara izango da.