Albisteak

 
Gernikako merkatari elkarteak epea jarri du martxan abuztuan izango den “Summer Market” deiturako ganga azokan parte hartzeko. Bezeroek benetako txoiloak aurkitu ahal izango dituzte, jatorrizko preziotik %50eko deskontuarekin eta, beste batzutan, %80koarekin ere bai.

Abuztuaren 2an, 3an eta 4an Outlet horretan parte hartzeko inskripzioa doakoa izango da bazkide diren merkatarientzat eta 60 eurokoa ez direnentzat. Informazio gehiago nahi dutenek merkatari elkartera jo dezakete 652772112 telefono zenbakira deituz.