Albisteak

 

Lanbide Ekimenak Zentroak 104.546,28 euro zuzendu ditu, tokiko 19 enpresei laguntzeko hurrengo helburu hauek lor daitezen: enplegu gabeko pertsonak kontratatzea eta tokiko garapen ekonomikoa sustatzea. Laguntza hau Lanbide-Enplegurako Euskal Zerbitzuak finantzatutakoa izan da. Lagundutako kontratu guztietatik, gutxienez % 40a enplegu gabeko emakumeak kontratatu dituzten enpresei zuzendu zaizkie.

Laguntza hauen ezaugarriak ondorengoak izan dira: lanaldi osorako egindako kontratu bakoitzagatik 6.000 euro, 6 hilabete edo gehiagoko iraupena izanez gero, eta laguntzaren kopurua ezin izan da izan soldata gastu guztien % 75 baino gehiago (barruan sartzen izan dira kontratatuen kontratu bukaerako indemnizazioak eta gizarte segurantza).