Albisteak

 
Iruñako musika bandak San Fermin jaietan omenaldia eskaini zion udalerriko musika bandari.
San Fermin jaiei kolorea ematen dioten bisitarien artean, aipamen berezia izan zuen Gernika-Lumoko musika Banda zaharraren enbaxadak, beste hamaika bandekin batera omenaldia jaso zuena Iruñako “La Pamplonesa” Musika Bandaren eskutik.

Horren arrazoia ulergarria da oso; ehun urte baino gehiago dira sortu zena, nahiz eta gaur egun jardunean egon ez. Lehenengo musika banda 1854an sortu zen, bere hamabi musikariek hiru errealen truke lana eskainiz; zuzendari izendatu zen hiriko danborjolea, Lino Ugarte.
Agian, banda horixe izan zen Gernikako Arbola berria landatu zenean aritu zena, 1859ko otsailaren 24an, hain zuzen. Bandari buruzko informazio gehiago eskaintzen digu Julio Bareñok  1949an idatzi zituen memorietan. Berak dioenez, 1870 urtearen inguruan bazegoen banda bat, Patxo Toñak zuzentzen zuena (rekinto jolea zen) eta, besteak beste, honako musikari hauek  ere baziren: Klaudio Musatadi eta Tomas Atxirika. Banda honek alaitu zituen urte batzuetan Bilboko zezenketak eta 1973an desagertu zen.

Ekitaldi ofiziala Iruñako Udaleko Maider Beloki Kultur eta Hezkuntza zinegotziak zuzendu zuen, “La Pamplonesa” bandako Jose Luis Palacios Presidentea laguntzaile.