Albisteak

 

Andra Mari eta San Roke jaietan, abuztuaren 11tik 18ra, herritarrei zuzendutako kalitate handiko taldeak izango dira. Guztira jaietarako doaneko 18 musika proposamen izango dira, eta beraien arteko lotura dibertsitatea izango da. Izan ere, Vendetta nafartarreen ska eta punk rocka Oxabiren erromeria eta Raimundo Amadorren flamenkoa entzun eta ikusi ahal izango ditugu. Puro Relajo, The Riff Truckers, Vendetta eta Tximeleta musikariak izango dira hasiera emango diotenak jai sasoiari, Lugorriko jaietan, abuztuaren 10 eta 11n.

Backbone, Leihotikan eta Oxabi izango dira abuztuaren 14an Pasealekuan jardungo dutenak eta Mexikoko Soinua San Juan Ibarran. Hurrengo egunetan ondorengoak arituko dira: Tooth eta The Real Mackenzies 15ean, Raimundo Amador eta Ezten Giro 16an, Laukatu, Iseo Dodosound The Mousehunters-ekin eta Urrats 17an, eta Hibai 18an.

Mexikoko Soinua 14an, Oihan Vega 15ean eta Ilargi Beltza16an arituko dira San Juan Ibarran. “Udalak, Jai Batzordeak eta Txosna Batzordeak ahaleginak egin ditugu kalitate handiko egitaraua mantentzeko, adin guztietako pertsonen gustukoak izan daitezen. Espero dugu gernikarrek gozatzea egindako egitarauarekin.” Hitz horiek adierazi zituzten musika proposamen hauek sustatu dituztenek.

“Tasio” izan da jaietako kartelen txapela eraman duena

“Gernikako Jaiak 2018” kartela, Francisco Javier Etayo (Tasio) foruarrarena izan da, Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko diren Andra Mari eta San Roke jaiak aurkezteko kartel txapelketa irabazi duena, beraz, jaietako irudia izango dena.

Txapelketara aurkeztu diren lanen artean, hauxe izan da epai-mahaiak aukeratutakoa. Kartelaren autorea diseinatzaile grafikoa da eta 500 euroko saria jasoko du.