Albisteak

 

Ohar honen bitartez, Gernika-Lumoko Udalak eta 'Pasilekue Bizirik' herri-plataformak, azken asteetan, lortu duten akordioaren berri eman gura dugu.

Izan ere, proiektua hobetu egingo duten ekarpenak eta zehaztapenak dira, ondorengo urbanizazio proiektuan Obrako Zuzendaritzak kontuan izango dituenak:

'PASEALEKUA HIRI-INGURUNEAREN URBANIZAZIOKO EGOKITZE ETA BIRGAITZE LANAK, HIRI-INGURUNEEN GAINEKO IRISGARRITASUNAREN LEGEA BETETZEKO'

1. Estatuaren kokapena.
Estatuaren kokapena berriro aztertuko da, baina izan behar duen garrantzia txikitu gabe. Plazaren lehentasunezko erdigune batean kokatuko da, antzinako kioskoa egon zen tokian.

2. Lotura eskuratuko duen toki berria.
Estatua kenduta sortuko den gune hutsa, alboetako sarrerak eta erdiko parterrea toki bakarra balitz bezala proiektatuko da, toki publikoak lotuko dituena. Ibilgailuak, oinezkoak eta mugikortasun mugatua dutenak bertatik ibiltzeko konponbide bakarra eta guztiona izango dena lortuko da

3. Ezkerrean dagoen alboko parterrea.
Goiko eta beheko tokien arteko lotura eskuratzeko parterre hau txikitu egingo da. Arbolak babesteko jarduera oinarrizkoa da eta, horretarako, zapaldu daitekeen parterrea egingo da.

4. Harreman arina eta erraza.
Gernika-Lumoko Udalak harreman arina eta erraza mantenduko du 'Pasilekue Bizirik' herri-plataformarekin, obrak bukatu arte.

Gure helburua da Pasealekuak duen izaera mantentzea, gaur egun bertan gauzatzen diren jarduerak mantentzea eta hobetzea. Horrexegatik, denon artean lortutako akordioa burutu dugulako gure poza erakutsi gura dugu, prozesu parte hartzaileak emandako ondorioekin bat datorrena. Zorionak Denoi!