Albisteak

 
ATEGRUS ingurumena eta hondakinen kudeaketarako elkarte teknikoak “Platinozko Erratza” izen handiko saria eman dio Gernika-Lumori, Espainiako hirietatik garbienetarikoa delako. Orain herritarrei hurbildu gura die saria, Gernika-Lumoko Turismo Bulegoan erakusgai jarrita. Sariaren arrazoiak zehatz-mehatz zein izan diren jakin gura izanez gero, etorri Turismo Bulegora, bertan daudelako azalduta.

Bereizgarritasun honen bidez, Gernika-Lumo Estatuko hiri garbienen artean dago eta udalerrian gauzatzen ari garen ahaleginak aintzatetsi dira. Ahalegin hauek hiri hondakinen hautatze eta birziklatzean, eta ingurumena zaintzen ematen direnak dira.