Albisteak

 

Gaur, ekainak 28, LGTBI+ pertsonen Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna ospatzen da: dibertsitatea eta izandako lorpenak ospatzeko eguna da, baita eskubideen eremuan aurrerantz egiteko falta den guztia aldarrikatzeko eguna ere.

Funtsezko giza eskubideez, norberaren identitatea definitzeko eta identitate hori askatasunez bizitzeko eskubideaz ari gara.

Horregatik, Udal honek konpromisoa hartzen du honako hau egiteko:

Bere politiketan sexu-aniztasuneko eta genero-identitateko ikuspegia sartzea.

Herritarrei dei egiten diegu,  mugimendu LGTBI+ eta feministek gure udalerri eta hirietan deitzen dituzten ekintzetan parte har dezaten.

Herriko erdialdeko espazio publikoan, Merkurio iturriaren inguruan,  bankua jarri da LGTBI+ kolektiboa sinbolizatzen duen koloreekin pintatuta.