Albisteak

 
Gernika-Lumon, kirola, natura eta abentura nagusi izan diren asteburu arrakastatsua izan da. Nazioarteko “Gerlarien Erronka”-ren lau korrikaldi berriro izan dira gure udalerrian: 7 urtetik 14 urtera bitarteko umeentzat, 3km-koa, 6 km-koa, 12 km-koa eta “Kids” erronka deitutakoa. Guztira 2000 parte hartzaile baino gehiago izan dira, eta beraien ahaleginarekin eta gogoekin Minbiziaren Kontrako Elkarteari 600 euro emateko helburua lortu izan da. Dirua José María Gorroño Gernika-Lumoko Alkateak eman zion igandean Juan María Urcelay Uribe elkartearen presidenteordeari.