Albisteak

 

Bere erantzukizun sozialari esker, Gernikako Bakearen Museoa Fundazioko ordezkariek (Jose Mari Gorroño jauna, Gernikako Bakearen Museoko presidentea eta Gernika-Lumoko alkatea, eta Iratxe Momoitio museoko zuzendaria) 1.427 € entregatu zizkieten atzo goizean La Cuadri del Hospiko arduradunei.

Diru hau, maiatzaren 18an museora hurbildu ziren guztien sarreren dirua da eta "Gu be zuek gara" kanpainarako dedikatuko du Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak.