Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak Pasealekuko berregokitze proiektua jendaurrean jarri du. Horretarako Pasealekuan kokatuta dagoen jubilatuen egoitzako leihoetan lau erakusketa-taula jarri ditu, lanak egindakoan zelan geratuko den tokia ikusi ahal izateko.

Ekimen honen bitartez lortu nahi dena da, herritar guztiek ezagutzea, eremu horretan gauzatu gura den jarduketa.