Albisteak

 

Bost garraio diseinatu dira gasez ibili ahal izateko, kaleak, baldosak, espaloiak, zulotxoak eta udal eraikinak garbitzen direnean. Prestatutako ibilgailu hauek luma kamioia, bumper bat, furgoi txikia eta brigadako bi ibilgailu dira.

Garraio hauek ingurumenerako baldintza hobeak dituzte, konbustiodunak baino efikazagoak direlako. CO2 isurketak %24 murriztu ditzakete, NOx isurketak %85 eta partikulatutako materialaren %95, kontuan izanda azken hauek kutsatzeko duten tasa altu-altua dela, nabaria da hobekuntza. Honez gain, poluzio akustikoa ere %50 jaisten dute. 500 kilometroko autonomia dute eta mantentze brigadak birkargatzeko gunea du euren instalazioetan kokatuta.

Bitartekoak udal kontzesioaren parte dira, ingurumena zaintzeko politika arduratsua egiten duelako Udalak, ingurumena bereziki kaltetzen duten karbono dioxidoaren isurketak murrizteko. Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko Alkateak ondorengoa azpimarratu du “azken urteetako ikuspuntua, hirigintza kontuetan, orokorra izan da, periferia erdigunera hurbiltzeko, auzo guztiak maila berdinean egon daitezen eta jasangarritasunaren alde lan eginda.”