Albisteak

 

Udaleko merkataritza sailak toki merkataritza sustatzeko bideo bat grabatuko du, bertoko merkataritzaren dohaiak zabaltzeko "Nik Gernikan" lelopean. Ezaugarri erakargarrienetako bat saltokietan lanean ari diren pertsonak eurak dira; gutxikako merkataritzak bereak dituen balioen adierazgarria da, hurrekoei arreta, tratu pertsonalizatua eta konfiantzazkoa. Beraz, Udalak gonbidapena egiten die spot honetan parte hartu eta sektore bakoitzeko argazki berezietan agertzeko. Hau guztia, udalerriko saltokietan kontsumoa sustatzeko, bertan aurkitu ahal direlako kalitatezko produktu ugari.

Interesatuak harremanetan jarri ahal dira telefonoz (94 625 79 40) edota whatsapez (630 485 489).