Albisteak

 

Gernikako Merkatuan, hileko lehenengo zapatuetan ohi denez, Urdaibaiko txakolinaren azoka berezia gauzatu zen zapatuan. Ekitaldi honetan 6 ekoizlek hartu zuten parte. Horrez gain Urdaibaiko herrietatik (Muxika eta Errigoiti, besteak beste) ekarritako gaztak ere saldu ziren. Eskualdeko baserritarrak ere plazan egon ziren, eta Urdaibaiko ortua hurbildu zuten Merkatura larunbatero egiten duten bezala. Artisauek ere aritu ziren azoka berezian eta eztia eta patea ere erosi ahal izan zen. Eguna bukatzeko umeen jolasak egon ziren.

Azoka berezi hauek abenduaren 23a arte burutuko dira, eta hurrengo azoka bereziak honako hauek izango dira: uztailaren 7an Gernikako piperra, abuztuaren 4an Arabako Errioxa ardoa eta bakailaoa, urriaren 6an sukalkina, urriaren 7 eta 8an Lehenengo Asteleheneko Azoka, urriaren 29an Azken Astelehena, azaroaren 3an Gernikako indaba, abenduaren 1ean barraskiloak, eta bukatzeko, abenduaren 23an barraskilo txapelketa.