Albisteak

 

José María Gorroño Gernika-Lumoko Alkateak Pello Bilbao Astanako ziklista Gernikarra zoriondu du, Giroan lortutako seigarren postu bikainagatik.

Gorroñok Bilbao zoriondu du Giroan izan duen arrakastagatik, eta bere kirol ibilbidean sariak izan ditzala opa izan dio. Ziklista Gernikarra Gernikako Txirrindulari Elkartean hezitakoa da, gero Euskaltel eta “Caja Rural”-etik igaro ostean, Italian egiaztatu du bere garapen izugarria.