Albisteak

 

Gernika-Lumoko mapa turistiko bat osatu da Urdaibaiko erakarpen handiko aipamenekin, bisitariari konbitea eginik “eskutik” udalerria eta eskualdeko bisitatzeko. Baliabide berri honen 40.000 ale kaleratu dira 2018rako eta helburua da eskualderako bisitak sustatu eta erraztea; horretarako, atzealdean dauka Urdaibaiko plano bat, interesdun lekuak proposatuz.

Gainera, bi ibilbide berezi antolatu dira Gernika-Lumotik irtenda; bertan aipatzen dira leku horietara joateko distantziak eta kotxez iristeko denborak. Azaldu egiten dira baita ere begiraleku bereziak, euretatik Urdaibaiko itsasadarreko paisaiaren edertasuna gozatzeko.

Argitalpenaren aurrealdean agertzen dira udalerriko 11 baliabide turistiko aipagarrienak, besteak beste,Juntetxea, Europako Parkea, babesleku antiaereoak. Berriztapen modura, baliabideen Top 10+1 horretako puntu bakoitzean QR kode bat dator, erabiltzaileak aukera izanik leku bakoitzeko spot adierazgarri bat ikusteko.

Honako tresna hau oso erabilgarria da eskualdeko esparru turistikoan eta 10.000 plano baino gehiago banatzen dira inguruko lojamenduetan eta bisita-jardueretan. Aldi berean, plano hau eskuragarri egongo da Bilboko turismo bulegoan, Bizkaiko leku estrategikoa berau.

1.000.000 pertsona baino gehiago

Turismo Bulegoa zabaldu zenetik, 25 urte dagoeneko, miloi bat pertsona baino gehiagori (1.166.000) eskaini zaie arreta udal bulego hauetan; gehienek planoan agertzen den edukiari buruzko informazioa eskatu izan dute. Oraintsuko datuek adierazten digute 75.000 sarrera/bisita izan direla 2017an, 2016koarekin alderatuta %2,36 gehiago.