Albisteak

 
Andra Mari Koralak aurten beteko du 40. urteurrena eta ospatzeko Gernika-Lumon bertan eta kanpoko herrietan ekitaldiak antolatu ditu.

Andra Mari Korala 1978 urtean sortu zen eta ordudanik toki berezia dauka gure herriko kultura mailan. Goi mailako abesbatza kantua sustatzen du eta hiribilduko eskaintza artistikoa aberasru ere, horren ikur izanik erbestean. Irabazi-asmorik gabeko musika elkartea da eta bertako kideek bolondres ekiten diote lan horri. Ezin da aipatu barik utzi gorabeherak izan dituela elkarteak lau hamarkada hauetan. Bertako kideen energiak ematen die aurrera egiteko indarra eta abesbatza kanturako zaletasunak ere bai.

Gure baloreak elkarkidetasuna, musika maite duten pertsonen parte hartzea sustatzea eta abeslari bakoitzak duen talentuari duen balioa ematea dira. Abesbatza zuzendu duten zuzendariekin batera, ahalegindu gara gure proiektuen erronkei aurre egiten baikortasunez eta gogo handiz. Ezaugarri antzekoak dituzten beste abesbatza talde batzuekiko harremanak mantentzea ere gogokoa dugu eta zenbait artista, konposatzaile, orkestra eta zuzendarien laguntzarekin garrantzi handiagoko proiektuetan parte hartzea eta antolatzea.

Orain zuzendari lanetan nabilen honek  adierazi behar dut, harrotasunez ospatzen dudala abesbatzaren 30 eta 40 urteurrena. Urteurren honek bestelako esanahi bat ere baduela esan behar da, gure taldearen heldutasuna eta sendotasuna, gure kideen giza eta lan nolakotasunak azpimarratuta.

Urteurrena ospatzeko ekitaldien artean, honako kontzertu eta kolaborazioak dira 2018rako eta datorren urteko hasierarako:

  • Maiatzaren 26an Andra Mari Koralaren urteurrenari irekiera emateko kontzertua, Gernikako Elai Alai aretoan, 19:30ean.
  • Ekainaren 23an Mundakako Abesbatzarekin batera kontzertua Mundakan.
  • Ekainaren 30ean Euskaletxea-ko Gernika Abesbatzarekin kontzertua Parisen.
  • Uztailaren 14an Mundakako Andra Maria parrokiako organoaren 100. urteurrena ospatzeko kontzertua Benantzi Bilbaorekin. “Urdaibaiko Organoak” delakoaren zikloaren barruan.
  • Uztailaren 15ean Benantzi Bilbaorekin kontzertua, Gernikako Andra Maria parrokian. “Urdaibaiko Organoak” delakoaren zikloan.
  • Azaroaren 17an Lautadako orkestra eta Mairu abesbatzarekin kontzertua, Gasteizko Presentación de María eskolako kaperan.
  • Azaroaren 25ean elkartasuna adierazteko Fair Saturday kontzertua Gernikako Andra Maria parrokian.
Kontzertu hau errepikatu nahi dugu 2019an, Aguraingo antzokian.

Gabonetako kontzertu berezia Gernika-Lumon “sorpresa”-rekin, guztiok batera ospa dezagun Gabonen magia, kantuak, opariak eta gainerakoak.