Albisteak

 
Jose Maria Gorroño Bakearen Museoko Presidenteak eta Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Orokorrak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute, indarrean egongo dena hurrengo urte bietan (2018-2020). Hitzarmenaren helburua da “Gernikako Bonbardaketa” erakusketaren zabalkunderako plan bat eratu eta martxan jartzea.

Hitzarmen horri esker, Eusko Jaurlaritzak artxibo hori erreproduzitu ahal izango du zabalkundea egiteko erbesteko Euskadiko Delegaritzetan edota Euskal Etxeetan egin daitezen erakusketetan.