Albisteak

 

Herriko erretiratuek euren jaieguna ospatu zuten joan den larunbatean. Herri bazkariak eta bazkal osteko dantzaldiak erakarrita hurbildu ziren Gernikako jubilatuak Merkatu Plazara. Bazkari hau zazpigarren urtez jarraian egin da, eta maiatzeko ekitaldirik garrantzitsuenetakoa da honez gero.

Bestalde, bazkariko argazkiak eskuratu gura dituenak Bonilla Fotógrafos argazki-dendan dauzka ikusgai.