Albisteak

 

Merkataritzako Bulego Teknikoak tokiko hirugarren sektoreari zuzendutako Renova ikastaroa antolatu du; bereziki merkataritza eta ostalaritza arlokoentzat bada, irekia izango da ikastaroa eta interesa duen edozein enpresak har dezake parte. Bederatzi hilabeteko ikastaro honen helburua da formaziorik onena ematea, sektorearen profesionalizazio hobea lortzeko.

“Bihur ezazu errentagarri zure salmenta gunea” izena duen egitaraua taldeka emango den formazioarekin hasiko da, maiatzaren 28tik ekainaren 1a arte. Era berean, salmenta guneen azterketa gauzatuko da, parte hartzaile guztiena, eta hobe ditzaketen puntuak zein diren adieraziko zaie. Ekimenak irailean segituko du, ikasketa bigarren saio batekin. Horrez gain, prozesu osoan zehar tutoretza zerbitzua ere egongo da, in situ zein on line.

Ikastaroaren prezioa guztira 450 eurokoa da, baina Udalak zati bat diruz lagunduko du. Parte hartzaileen kopuruaren arabera, laguntzak handiagoak izan daitezke. Plaza mugatuak dituen ikastaro honen zehaztasunak honako hauetan topa daitezke: 946 257 940 telefonora deituta, edo gatc@gernikalumo.net helbide elektronikora korreoa bidalita.