Albisteak

 

www.gernikalumonaturarekinbat.com plataforma Udaleko Ingurumenerako Sailak bultzatutako tresna da, hondakin-kudeaketaren gaineko informazioa eskuragarri jartzeko, informazio garbia eta osoa emanda. "Gernika-Lumo naturarekin bat" ekimenaren helburuak hurrengo hauek dira: ingurumenaren eta herritarren elkarbizitzaren gaineko kontzientziazioa lortzea; herritarrak udalerriko kudeaketa sailkatura eta bilketa zerbitzuaren errekurtsoetara, katalogora eta ordutegietara hurbiltzea; eta gertakariak aurkezteko komunikazio bidea izatea. María Uribe Ingurumenerako Zinegotziaren esanetan plataforma berri honen bitartez "gernikarrek tresna berri bat izango dute, herritarrek orain arte egindako hondakinkudeaketa ona hobetzeko". Izan ere, "2017ko hondakin-kudeaketaren datuek 9 puntutan egin dute gora, herritarrek hartu duten kontzientziazioari esker, eta bide horri ekiten animatu gura ditut".

Plataforma honek zerbitzu ugariren informazioa emango du, bideen garbiketa, bilketa, garbigune eta herritarren kontsultetarako postontziari buruzkoa, besteak beste. Era berean, herriko edukiontziak non dauden jakiteko mapak ere egongo dira. Horrez gain, web orriak berriak jasotzeko atala ere izango du, aldizka eguneratuko dena eta dauden zerbitzuen gaineko informazioa edota herritarrei begira interesduna izan daitekeena emango duena.