Albisteak

 

Gernika-Lumoko euskal udalekuen 9. edizioan izenak emateko epea ireki da. Ehunzango Jolasak taldeak antolatutako ekimen hau, uztailaren 2tik uztailaren 13a arte gauzatuko da. Inguru zabaletan gauzatuko da, plazetan, parkeetan eta kirol zelaietan, hain zuzen, naturarekiko harremana lantzeko. Egitaraua 2002tik 2015era bitartean jaiotakoentzat zuzenduko da. Bi taldetan banatuko dira adinaren arabera, eta talde bietan euren adinari begirako jardunak gauzatuko dituzte. Astero landuko dute gai bat jolasen bitartez, euskal mitologia, piratak eta munduko herriak, besteak beste. Kanpamenduak 200 plaza izango ditu, eta izena emateko hiribilduan erroldatutakoek izango dute lehentasuna. Parte hartzeko kuota 50 eurokoa izango da hamabostaldirako eta 80 hile osorako.

Kirol eta hiri koloniak ere izango dira

Udako oporrak emateko gazteentzako beste aukera bat hiri koloniak dira. Izan ere, 9 urtetik 15era bitarteko gazteek lantegi ugari, irteerak, umeen jolasak eta abar burutu ahal izango dituzte, beste ekimen batzuen artean. Astelehenetik ostirala arte 10:00etatik 13:00etara. Prezioa 65 eurokoa izango da hamabostaldian parte hartzeko eta 105 eurokoa hilabete osoa gura izanez gero.

Bi ekintza hauetako batean parte hartu gura izenez gero, izena eman ahal da Gaztelekuan 17:00etatik 20:00etara maiatzaren 28a arte.