Albisteak

 

Ostiralean hasi eta igandea arte egingo da Gernika-Lumon Erdi Aroko azoka tradizionala, hamaseigarren aldiz, eta ohi legez, Merkatu Plazan. Aurten azoka honen gaia Hizpaniako erdi aroko azoka izango dira. Hiru egun horietarako antolatu diren ekintzak adin guztietarakoak dira.

Ikuskizun ugari egongo da ikusteko eta egiteko, batez ere umeei zuzendutakoak, magia lantegiak, umeen jolasak, aztiak, pregoilariak, noriak eta beste asko. Bestela ere, «bertaratzen direnek Erdi Aroko errezetak dastatzeko eta larruzko artisau-lanak, zeramikazko eskulanak, burdin lanak eta lore lehorrak, eta lurrinak ere erosteko aukera izango dute», Iñaki Gorroño Azoka eta Merkatu zinegotziak adierazi duenez.

Azoka Gernika-Lumoko Udalak antolatu du, eta zabalik egongo da ondorengo egun eta ordutegietan: bihar, ostirala, 17:30etik 21:30era, larunbatean 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 22:00etara eta igandean 21:00etan bukatuko da.

Gernika-Lumoko Udalak antolatu duen azoka hau zabalik egongo da 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 22:00etara. Hala ere, larunbatean eta igandean, gau erdira arte luzatuko dira zenbait ikuskizun.