Albisteak

 

Bizkaiko Medikuek, maiatzaren 8an, Gernikan, emakumeetan miokardio-bihotzekoak emakumeengan dituen sintomak hedatzeko kanpaina gauzatuko dute

Bizkaiko Medikuen Elkargoak sustatutako kanpainaren barruan dago kokatuta Gernikako ekimena. Kanpaina honen helburua da emakumeengan miokardio-bihotzekoak sortarazten dituen sintomak ezagutaraztea, gizonengan dituen sintoma berdinak zein ezberdinak direnak, diagnostiko arina egin ahal izateko.

Emakumeen heriotzaren arrazoi nagusia gaixotasun kardiobaskularrak dira. Kanpainaren leloa da “Miokardio-bihotzekoa daukagunean sintoma ezberdinak ditugu” Hitzaldia Lizeo Antzokian izango da, 19:00etan.