Albisteak

 

Igandean, José María Gorroño Gernika-Lumoko alkateak honako hauei harrera ofiziala egin die: Kazumi Matsui Hiroshimako alkateari, Josep Mayoral Granollerseko alkateari eta Yasuyoshi Komizo Mayors for Peace-ko idazkari nagusi eta Hiroshimako Bakearen Kulturarako Fundazioaren presidenteari.

Ekitaldia bukatu ostean, ordezkari guztiek ibilaldi bat egin zuten udalerritik. Ondoren Europa Parkera hurbildu ziren Ginkgoa Biloba izena duen eta Hiroshimako bonba atomikoa jasan zuen arbolaren kimua landatzera. Ekitaldi honetan honako hauek hartu zuten parte: Iñigo Urkullu lehendakariak, Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusiak, eta Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusien presidenteak.

Ekimen hau bonbardaketaren 81. urteurrena gogoratzeko egitarauan jasota zegoen. Ginkgoa Biloba-k kultura japoniarrean balio sakratua dauka; bonbardaketa atomikoa jasan eta urtebetera berriro kimatu zen. “Berrogei ezkutuen arbola” izena ere ematen zaio arbola honi eta 1.500 urte izan arte bizi daiteke.