Albisteak

 
Gaur, Gernika-Lumoko alkate Jose María Gorroño jaunak Gernikarekin anaituta dagoen Phorzheim hiriko Heinrich Wieland Schnle institutuko batxilergoko hamabost bat ikasle agurtu ditu Udaletxean. Gernikara atzo bertan heldu ziren udalerriko institutuak gonbidatuta, aurtengo “Gernika-Pforzheim” ikasleen elkar-trukeko programa gauzatzearren. Udalerriko zenbait toki bisitatuko dituzte, baita Bizkaiko hiri nagusia ere.