Albisteak

 

Bihotzeko ideal bat babesteko borrokatzen denean, ez dago indarrik herri baten arima makurtzeko. Horrexegatik, 81. urteurrena gogoratuko dugun datorren larunbatean, 13:00etan, Pasealekuan, demokrazia eta askatasuna gorde zuten euskal gudariei omenaldia egiteko eskultura inauguratuko da.

Brontzezko eskulturak 3,17 metro luzera du eta 1.200 kiloko pisua. Jaizkibel Fundazio Artistikoak gauzatu du gudarien adorea hurrengo belaunaldiei erakusteko, eta oroitzapen eta gogorapena ez galtzeko.

Bonbardaketa izan zenean, Gernikan lau batailoi egon ziren (Loiola, Saseta, Amaiur eta Itxarkundia). Gehienak Gipuzkoako militarrak izan ziren, eta herritarrei bizitza babesten lagundu zieten. Batailoi horietako parte hartzaile batzuen lekukotzak daude, esate baterako Jon Beiztegi Loiola Batailoiko komandantearena edo Joseba Elosegui batailoi bereko kapitainarena. Une horretan bizi izandako kaosa deskribatzen dute, eten gabe jardun zuten lanean, asko eta asko umeak izan ziren biktimei laguntzen, hondakinen azpian geratu zirenei.

Ekimen honen bitartez, justizia, erreparatze eta omenaldi jarduna gauzatu gura da, bizikidetza, bakea, askatasuna eta demokrazia babesteko borrokatu zutenentzat.