Albisteak

 

Gernikako bonbardaketaren 81. Urteurrena oroitzeko antolatu den ekitaldi xortarekin hasteko, datorren apirilaren 25etik aurrera “Gernika. Bakearen Hiria” 41 minutuko solasaldi-dokumentalaren aurkezpena, Elai-Alai aretoan 20:30etik aurrera. Ekitaldiekin jarraitzeko, apirilaren 26an “Memoriaren Ibilbidea” aurkeztuko da; bonbardaketaren 11 leku aipagarrienetatik, testigantzak eta argazkiak bitarteko. Juntetxean izango da hori 11:00etan.

Ostean, “Bakearen eta berradiskidetzearen Gernika sariak” banatuko dira Lizeo antzokian 12:30ean. Aurtengoan, Daniel Barenboim, musikari eta orkestra zuzendari israeldarra, eta Helena Maleno, Giza Eskubideen defendatzailea, ikertzailea eta dokumentalista. Arratsaldean, 16:30ean, Zallo hilerrian bonbardaketan hildakoen aldeko otoi egitea eta lora eskaintza izango dira. Eta egun horri amaiera emateko, 21:00etan manifestazio isila kandelak eskuan.

Hilaren 29an, igandean, Hiroshimako bonbardaketa atomikoa jasan zuen Ginkgoa arbolaren Biloba landatuko da Europako Parkean 12:00etan. Ekitaldi horretan izango dira Hiroshimako alkatea Kazumi Matsui, Mayor for Peace erakundeko idazkari orokorra Yasuyoshi Komizo eta Gernika-Lumoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako ordezkari nagusiak.

Jarrain daukazue “Memoriaren Ibilbidea” eskuratzeko lotura: https://goo.gl/42dLeR

Egitaraua (PDF 1,74MB)