Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak badaki data hauek garrantzitsuak direla gazteentzako, eta hain gazteak ez direnentzako ere; horrexegatik ikasketa areto gehiago egokituko ditu azterketa sasoian dauden ikasle guztientzako. Udalak María Agirre Aretoa ikasketa areto bihurtuko du ekainaren 23a arte. Helburua da ikasleek beraien azterketak prestatzeko erraztasun gehiago izatea, ikasteko gune bat edukita.

Instalazio hauek larunbatetan 15:00etatik 20:00etara eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara egongo dira zabalik.