Albisteak

 

Santanape kiroldegian hobetzeko lanetan segitzen dute. Oraingoan, orain dauden bi saunak eraberrituko dira lehenengo mailako berriak jartzeko eta, gainera, mugikortasun murriztua dutenentzat egokituta egongo dira.

Lehenengo sauna turkoa izango da (hezea), 6m2-ko azalera eta 8 lagunentzako lekua izango duena. Barrutik zeramikazko estaldura izango du eta hormak kristalezkoak izango dira. Bigarren instalazioa sauna finlandiarra izango da (lehorra), 13m2-ko azalera izango du eta 14 lagunentzako tokia egongo da, aurrekoaren bikoitza. Honek izeizko estaldura izango du eta hormak kristalezkoak.

Lan hauen aurrekontua 90.556,63 eurokoa da eta lasaitasuna hartzeko gunea jarrita osatuko dira.

Gune honetan lau etzaulki egongo dira, izpi infragorrizko berogailuarekin. Obrak apirilerako burutzea dago aurreikusitako.